Informazio Orokorra

TXARTELAK ETA ESKUMUTURREKOAK

Bi egunetako txartelak dituztenek sarrera aldatu beharko dute eskumuturreko baten ordez, honek festibalaren eremuan sartu eta irtetzeko aukera emango dizu bi egunetan zehar. Zihurtatu beharra dago eskumuturrekoa ondo jarrita dagoela,
sarrera eskumuturrekoagatik aldatzen den momentuan festibalera sartzeko agiria bihurtzen baita. Eskumuturrekoa apurtu edo galtzen bazaizu ezin izango zara kontzertuetara sartu.
Egun bakarreko sarrerak ez dute eskumuturrekorik izango, beraz, festibaleko eremutik irtetzen bazara ezin izango duzu berriro sartu, edozein kontzertu-aretoan bezala.

KOBETASONIK-EKO TXARTELDEGIAK

Kobetasonik´08-k 3 txarteldegi izango ditu kokaleku ezberdinetan: Bat festibaleko eremu barruan (hemen sarrerak salduko dira baina ezin izango dira aurresalmentan erositako txartelak jaso) eta beste bi Kobetasonik-eko eremu kanpoan.
Tick Tack Ticket-en bidez erositako sarrerak inprimazeko (internet-ez, telefonoz) Kobetamendi-ko txartedegietara jo beharra dago.
Internet-ez eta BBK telefonoz erositako sarrerak eskura daitzeke San Mamés-en (30. Atea, autobusak festibalera irtetzen diren leku ondoan) edo Barakaldoko BEC!-egongo diren txarteldegietan (atrioko salmahaian, iparreko sarrera -planoa begiratu) baita ere BBk-ko multizerbitzuko kutxazainetan.
Txarteldegietako ordutegiak:
-SAN MAMÉS
Osteguna - 19 - 12:00etatik 22:00ak arte
Ostirala - 20 - 12:00etatik 0:00 arte
Larunbata - 21 - 13:00etik 0:00 arte
-BEC!
Ostirala - 20 - 12:00etatik 0:00 arte
Larunbata - 21 - 13:00etik 0:00 arte
-KOBETAMENDI
Ostirala - 20 - 12:00etatik 2:00ak arte
Larunbata - 21 - 13:00etik 2:00 arte

APARKALEKUA

Kobetasonik-eko aparkalekua Barakaldoko BEC! eremuan egongo da:
-BEC! (Barakaldo)
2. eta 3. Solairuetan, 2.700 aparkaleku egongo dira, estalita eta zainduta egongo da. Ostegunean, ekainaren 19an arratsaldeko lauretan irekiko da eta igandean, ekainak 22, arratsaldeko seirak arte egongo da zabalik. Aparkalekura sertzen den bakoitzean 5€ ordainduko dira. Era berean, dohainiko autobusak aterako dira BEC!-eko metro geltokitik.

KANPALEKUA

Bi kanpaleku egongo dira Kobetasonik´08ra doazen guztientzat. Lehenengo kanpalekua festibaleko sarreratik 50 metrora egongo da (begiratu planoa). Bigarren kanpalekua festibaleko eremutik 800 metro gorago egongo da (begiratu planoa). Egun bateko zein bi egunetarako sarrera dutenentzat erabiliko dira dohaineko akanpaleku biak.
Autoek ez dute sarbiderik izango akanpalekuetara (rulot-ak, karabanak, furgonetak, kotxeak, motorrak...). Autoak aparkalekuetan utzi beharko dira eta festibaleko eremura dohaineko autobusetan igo.

BILBOKO METROA ZABALIK EGONGO DA KOBETASONIK´08-KO GAUETAN

Bilboko metroak udako gau zerbitzua hasi du eta zabalik mantenduko da asteburuetako gau guztietan iraileko azken astebururarte.
Metroko gau zerbitzu hau15.000 pertsona baino gehiago erabiliko dutela uste da festibaleko egun bakoitzean. Asteburuko lehenengo gauan eta goizaldean dagoen garraio eskaera asetzea da zerbitzu honen asmoa, eskaera hau handituz joan da azken urteetan, batez ere ekaina eta iraila arteko hilabeteetan. Hobekuntza honekin Metro Bilbao-k datozen ekintza ezberdinetarako garraio eskaera beteko du, hauen artean Kobetasonik musika festibaleko kontzertuak ekainaren bukaeran.

ERREPIDE MOZKETA

Udaltzaingoak errepidea itxiko du Kobetamendirako sarreran eta baimendutako ibilgailuak baino ezin izango dira sartu.

JAIALDIRA HELTZEKO MODUA

Bilbaoko Udalak  Termibus-etik irtengo diren doako autobusak prestatu ditu (garai bateko Erakustazoka eta  San Mames zelai inguruan). Jaialdiko sarrera dutenak bakarrik igo ahal izando dira autobusera.

Kobetamendira sartzea taxi bidez egin ahal izango da ere, hauek sarbidea baimendua izango baitute.

NOIZ IREKITZEN DA KANPALEKUA?

Kanpalekua uztailaren 3an irekiko da, osteguna, goizeko hamabietan, eta hala jarraituko du uztailaren 7eko eguerdiko ordu biak arte. Kanpatzeko eskubidea Bilbao BBK Live-en edozein sarrerarekin eskuratzen da, aipatutako daten artean kanpatu daitekeelarik. Kanpalekuan janaria eta edaria sartu daiteke, baita kanping-gasa ere bai. Jaialdiaren eremuan ezin izango da janari edo edaririk sartu. Kanpaleiaren aforoa mugatua da.

ZEIN ORDUTAN IREKITZEN DIRA ATEAK

Festibalaren ateen irekiera ordua 16:00etan izango da jaialdiak irauten duen egun guztietan.

BILBAO LIVE FESTIVALEKO AGERTOKIAK

Bilbao BBK Live-en izango den musika guztia hiru eremutan bilduko da: bi eszenatoki nagusi eta DJ karpak. Aholkatzen dizugu heldu bezain pronto eremutik buelta bat ematea zeure burua kokatzeko eta festibalean eskainiko diren zerbitzu guztiak aurkitzeko

ESKUMUTURREKOEN BIDEZKO SARRERA

Bilbao BBK Live-erako sarrerak BBK sarearen bidez erosi daitezke edo antolatu diren salmenta puntuetan (ikus "Tickets" atala)

Bilbao BBK Live jaialdiaren txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira sarrerak. Txarteldegien ordutegia honakoa da: 13:00tatik gaueko 01:00tara. Txarteldegiko salneurria aurresalmenta baino apur bat garestiagoa da.

Era berean, Internet edo telefono bidez erositako sarrerak takiletan hartuko dira. Baita sarrerak pultserengatik aldatu eta sarrera gehiago erosi txarteldegiaren prezioan.

Aurretik erositako sarrerak, zein egunean erositakoak eskumuturrekoengatik aldatu behar dira, bertan kokatuko diren txarteldegietan, sarreran "Eskumuturrekoak" izenpean hain zuzen ere. 

Eskumuturrekoak nahi duzunean festibalaren eremuan sartu eta irtetzeko aukera emanen dizu, goizeko 05:00ak arte. Ordu horren ostean irtetzekotan, ezin izango zara berriz sartu, hurrengo eguneko 16:00ak arte, nahiz eta eskumuturrekoa eduki. Sarrera eskumuturrekoagatik aldatzen duzun momentuan,  eskumuturrekoa kontzertuetarako sarrera bihurtzen da, eta sarrera fisikoak bere balioa galtzen du. Zaindu zure eskumuturrekoa, ez kendu, galdu, hautsi edota beste norbaitekin aldatu, ze hala, jaialdira sartzeko zure eskubidea galduko duzu. Era berean, segurtasun zerbitzuek zure eskumuturrekoa hautsita edo kaltetuta dagoela ikusten badute, sarrera debekatzeko eskubidea izango dute, beste norbaitekin aldatu duzula ulertuz. Antolakuntza ez da salmenta ofizial puntutatik at erositako sarreren benetakotasunaz erantzule egingo.

AKREDITAZIO ETA GONBIDAPENAK

Gonbidatu eta prentsari eskainiko zaizkien eskumuturreko eta akreditazioak jaialdiaren esparruko sarreran kokatuko den etxolan jaso ahal izango dira bakarrik.

EZINDUEN EREMUA

Bi eszenatoki nagusietan, soinu mahaien mailara eta albo batean, garaiera altuagodun eremua ezarriko da, pertsona ezinduek kontzertuak ikusi ahal ditzaten. Era berean, ezinduentzat moldatutako autobusak ere izango dira.

JANARIA ETA EDARIA

Esparruaren leku ezberdinetan barrak topatu ahal izando dira: ur minerala, garagardoa, edari energetikoak, ogitartekoak, sanwitxak, etab.

Janari eta edaria eskuratzeko aurretik tiketak erosi beharko dira eremuan kokatuko diren kutxetan. Ez ezazu azken ordura itxaron tiketak erosteko, mesedez. Festibalaren eremura sartzen zarenean jende gutxiago egongo da ziurrenik, aprobetxa ezazu orduan, ilara luzeak izango baitira gero.

Jaialdiaren esparruan ezin da jatekorik ez edatekorik sartu.

OBJEKTU ARRISKUTSUAK

Ezin daiteke objektu zorrotz, kristalezko, metalezko edo jaurtiki daitekeenik sartu Bilbao BBK Live-en. Horrek ere lata edota kristaletan dagoen janari eta edaria bere gain hartzen du. Sarreran miaketak burutuko dira guztion segurtasunerako. Mesedez, gurekin kolaboratu eta arin etorri zaitez Bilbao BBK Live-era.

INGURUNEAREN ERRESPETUA

Bilbao BBK Live-ek kokapen pribilegiatua du: Kobetamendi. Jaialdia Kobeta gainean kokatutako parkean dago, hiriaren panoramika izugarria ikusi daitekeelarik. Inguru natural honen garbiketa eta zaintzea gure helburu nagusietakoa da, eta espero dugu zurea ere izatea.
Inguruan dauden paperontziez gain, esparru guztian zehar zaborrontziak izango dira. Mesedez, erabili itzazu. Esparruan instalaturiko barrek, erraz birziklatu daitezkeen plastikozko edalontziak ematen dituzte.

KOMUNAK

Komuna kimikoak izango dira eremu guztian zehar. Gogoratu guztiek erabiliko ditugula, saiatu zaitez komuna aurkitu nahiko zenukeen moduan uzten.

ZERBITZU MEDIKUAK

Mediku zerbitzuak Bilbao BBK Live-en sarreran izango dira, bertan medikua, ATSa, anbulantziak, larrialdi ospitalea, etab. izango direlarik. Gaizki sentitzen bazara edo edozein motatako istripurik ikusi edo sufritu baduzu, bertaratu eta momentuan arduratuko dira zutaz. Horrela, polizia, babes zibil eta suhiltzaileak izango dira ere.

MERCHANDISING OFIZIALA

Bilbao BBK Live-aren merchandising ofiziala salduko den salmenta puntu bat izango da, bertan taldeen materiala ere eskuratu ahal izango delarik.

MERKATUA

Jaialdiaren eremu barruan merkatua aurkitu ahal izango da, bertan mota guztietako artikuluak topatu ahal izango direlarik, erropatik hasita musikaraino.

BESTELAKO AHOLKUAK

Ez ahaztu dokumentazioa ekartzeaz
Edaten baduzu, gogoratu, ez gidatu. Seguruena alkoholemia kontrolak egongo dira jaialdiaren inguruetan.
Erabili txapela eta eguzki-babeskia, batez ere lehenengo kontzertuetan.
Ur asko edan ez deshidratatzeko.
Bero egingo du, hortaz oinetako eta arropa arinak ekarri itzazu.
Galarazita dago edozein motatako audio edo bideo grabatzaile, eta kamera profesionalak sartzea Bilbao BBK Live jaialdira (reflex edo teleobjetibodunak). Bakarrik kamera domestikoak erabili ahal dira, flashik gabekoak.
Segurtasun arazoak direla medio, ez dago kontsigna zerbitzurik Bilbao BBK Live-en, horregaitik honakoa aholkatzen dizugu: ez ekarri baimenduta ez dagoen edo behar ez duzun ezer.

SARBIDEAK:

Bilbao BBK Live jaialdira soilik garraiobide publikoen bitartez sartu daiteke, kasu honetan autobusean, Termibus eta BEC delakotik irtetzen direlarik. Autobusak debalde izango dira eta 5-10 minuturo irtengo dira, bai Erakustazokan jaialdira joateko bai Kobetamendi bertan ere (geltokia jaialditik 80 metrora dago) Bilbora bueltan. Autobusak eguneko 24 ordutan zehar egongo dira, ordu garrantzitsuenetan zerbitzua handituz.

NOLA HELDU BILBORA

Bilboko Sondika aireportuak (BIO) Estatu barruko hegaldiak burutzen ditu eta honako hiriekin ere zuzenean lotzen da: a Londres, París, Basel, Frankfurt, Bruselas, Ginebra, Milán, Munich, Burdeos, Lisboa eta Oporto. Munduko beste tokitatik etortzeko Madril edo Bartzelona bidez egin behar da. Bilboko aireportua hiritik 9 kilometrotara dago. Hirigunearekin bat egiteko autobusak daude, bidai bakoitzak 0,90 € balio duelarik. Bidaiak 30 minutu inguru irauten ditu.
Bilbora heltzeko beste modu bat (Madril, Bartzelona edo Burgosetik), Termibus geltokian amaitzen den autobusa hartzea da. Bilbo Estatuko hiri nagusiekin konektatuta dago autobus linea sendo baten bidez.
Hala eta guztiz ere, itxasoa ere erabili daiteke Bilbora etortzeko. Bilboko portuak Atlantikoko europar aldean kokapen ezinhobea du, Europako iparraldearekin eta Amerikar kontinentearekin lotura zuzenak edukiz. Horrela, munduko 500 porturekin du lotura zuzena. "Pride of Bilbao" ferryak Portsmouthekin (Ingalaterra) lotzen du, astean bitan (astearte eta larunbatetan).
La empresa Euskotren dispone de los siguientes servicios de transporte: ferrocarril (Estación de Atxuri), tren funicular, tranvía y tren de vapor. A su vez, Renfe (Ferrocarriles Nacionales Españoles) cuenta con tres líneas suburbanas desde el centro de Bilbao, estación Abando. FEVE opera desde la Estación de Santander. También hay servicios de tren subterráneo (metro), varias líneas de autobuses urbanos y taxis. El metro de Bilbao circula entre 6:00 y 23:00h de domingo a jueves, 6:00 - 2:00h los viernes y toda la noche los sábados.

BILBOKO BESTE GARRAIO BIDEAK

Euskotren enpresak honako zerbitzuak ditu: ferrokarrila (Atxuriko geltokia), funikularra, tranbia eta baporezko trena. Era berean, Renfek (Ferrocarriles Nacionales Españoles) hiri barneko hiru linea ditu, Abandoko geltokian. FEVE Santanderreko geltokitik lan egiten du. Metro zerbitzua ere badago, hiri barneko hainbat autobus linea eta taxiak. Bilboko metroak goizeko 06:00etatik gaueko 23:00tara dabil igandetik ostegunera, 6:00tatik 2:00tara ostiraletan eta 24 orduak larunbatetan.

TAXI ZERBITZUA

Beste aukeretako bat taxian bueltatzea da:
- Radio Taxi Bilbao: 94 444 88 88

-Tele Taxi Bilbao: 944 442 333 / 944 218 750

-Radio Taxi Bizkaia: 944 218 750

 

Acceso al Recinto

Last Tour International y el Ayuntamiento de Bilbao pondrán a disposición del público los siguientes servicios con motivo de la celebración del festival KobetaSonik, que tendrá lugar este viernes 20 y sábado 21 de junio en Kobetamendi, Bilbao.

 

AUTOBUSES GRATUITOS

Los autobuses gratuitos del Kobetasonik saldrán desde la parte de atrás de San Mamés y desde el BEC! de Barakaldo con los siguientes horarios:

Jueves, 19 de junio – desde las 12.00 h del mediodía hasta las 3.00 h de la madrugada

Y desde las 12.00 h del mediodía del viernes, 20 de junio, hasta las 15.00 h de la tarde del domingo 22 de manera ininterrumpida

*Las frecuencias serán variables dependiendo de las necesidades, actuando cada 3-4 minutos en las horas punta.

TAXIS

El servicio de taxis de Bilbao doblará su servicio durante los días en los que tendrá lugar el Kobetasonik y constará de un circuito con parada provisional en los accesos del recinto del festival.

Radio Taxi Bilbao:

94 444 88 88


Tele Taxi Bilbao:

944 442 333 / 944 218 750
Radio Taxi Bizkaia:944 218 750

ACCESO PEATONAL

El acceso peatonal se define desde el entorno de Termibus-San Mamés a través de la pasarela Bentazaharra y el camino de Kobeta, según muestra el plano inferior. Este camino está señalizado y se puede realizar en 25 minutos andando.